(Versión en castellano al final) Ez dizuet gezurrik esango. Amagoian ez da oraindik talderik sortu nire ordutegian. Dena den, joan egiten naiz, eta aldatu, eta aurreko klasea amaitzen denean tatamian sartu. Orduan, nire lana egiten dut, bakarkako lana, alegia: ukemiak, gorputzaren mugimenduak, ken suburiak, jo suburiak, jo katak… Bakarrik egoten naiz eta gozatu egiten dut. Baina pasa den astean, alabak nirekin etorri nahi izan zuen. Txikiagoa zenean, aikido egiten zuen nirekin, baina, azken urteetan, umeen klaseak galdu genituenetik, ez du egin. Orduan, nirekin etorri nahi zuela esan zidanean, itzelezko poza eman zidan. Eta joko bat egin genuen: “Nora, gogoratzen duzu nola egiten zen shihonage?”. Eta bai, gogoratu zuen. No os voy a mentir. Todavía no se ha creado grupo en Amagoia en mi horario. Sin embargo, voy, me cambio y, cuando termina la clase anterior, entro en el tatami. Entonces, hago mi trabajo individual: ukemis, movimientos corporales, suburis de ke...