Eguneratzea eta bisita / Actualización y visita

 (Versión en castellano al final)

Ez dizuet gezurrik esango. Amagoian ez da oraindik talderik sortu nire ordutegian. Dena den, joan egiten naiz, eta aldatu, eta aurreko klasea amaitzen denean tatamian sartu. Orduan, nire lana egiten dut, bakarkako lana, alegia: ukemiak, gorputzaren mugimenduak, ken suburiak, jo suburiak, jo katak… Bakarrik egoten naiz eta gozatu egiten dut.

Baina pasa den astean, alabak nirekin etorri nahi izan zuen. Txikiagoa zenean, aikido egiten zuen nirekin, baina, azken urteetan, umeen klaseak galdu genituenetik, ez du egin. Orduan, nirekin etorri nahi zuela esan zidanean, itzelezko poza eman zidan. Eta joko bat egin genuen: “Nora, gogoratzen duzu nola egiten zen shihonage?”.

Eta bai, gogoratu zuen.

 


 

No os voy a mentir. Todavía no se ha creado grupo en Amagoia en mi horario. Sin embargo, voy, me cambio y, cuando termina la clase anterior, entro en el tatami. Entonces, hago mi trabajo individual: ukemis, movimientos corporales, suburis de ken, suburis de jo, los katas de jo… Suelo estar solo y lo disfruto.

Pero la semana pasada mi hija quiso venir conmigo. Cuando era más pequeña, aprendía aikido conmigo, pero estos últimos años, desde que perdimos las clases infantiles, no ha podido practicar. Por eso, cuando me dijo que quería venir conmigo, me dio una gran alegría. E hicimos un juego: “¿Te acuerdas de cómo se hace shihonage?”.

Y sí, se acordaba.

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Cambio en el blog / Aldaketak blogean

Una imagen vale más que mil palabras, y dos imágenes...