Berriz ere tatamian eta aldaketak blogean / De nuevo en el tatami y cambios en el blog

(Versión en castellano al final)

Aste honetan, ia bi urte igaro ostean, aikido eskolak ematen hasi naiz berriro. Gure praktika-lekua galtzea latza izan zen, baina ulergarria: murrizketak direla eta, gimnasioko arduradunek denbora gehiago behar zuten euren jardueratarako (azken batean, negozio bat da).

Lekua galtzea latza izan zen, bai, baina latzagoa Zarautzen lokal baten bila hasi, hainbat lokal ikusi (alokairu merkekoak, antolamendutik kanpoko eremu batean) eta denak banan-banan alde batera utzi behar izatea, ez zituztelako betetzen udalaren ordenantza edo bestelako arau guztiak. Kuraia Zarauzko Asier Garayar eta biok luze ibili ginen gora eta behera, batetik bestera, baina, azkenean, proiektua baztertu behar izan genuen, egoera hobetzeko zain. Bitartean, La Sallen aurkitu du lekua Asierrek, eta nik, Getariko kiroldegian eta Amagoia Aikido Klubean, Donostian.

Amagoiako tatami eta kamiza ederrak

Nekatuta nengoen. Begiratu begi horiei!
 

Bide batez, etapa berri honekin batera, bloga aldatzea erabaki dut. Hau izango da blog zaharreko azken sarrera (aurrekoa duela zazpi urte egin nuela ikusi dudanean, pentsatu dut: non galdu zait denbora hori guztia?). Domeinu bat erosi dut eta aktibatu bezain laster erabiltzen hasiko naiz. Gainera, orrialdearen diseinua ere aldatuko dut. Oraindik hori lantzen ari naiz. Etapa berria, blog berritua.

Ondo izan.

--------------------------------

Esta semana, después de casi dos años, he vuelto a dar clases de aikido. Perder nuestro espacio de práctica fue duro, pero comprensible: a causa de las restricciones los responsables del gimnasio necesitaban más horas para sus actividades (a fin de cuentas, es un negocio).

Perder ese espacio fue duro, sí, pero más duro fue buscar locales en Zarautz, ver varios (de alquiler barato, en una zona fuera de ordenación) y tener que descartarlos uno a uno porque no cumplían todas las ordenanzas municipales u otra normativa. Asier Garayar de Kuraia Zarautz y yo anduvimos mucho tiempo de un lado para otro, pero al final tuvimos que renunciar al proyecto a la espera de que la situación mejore. Entre tanto, Asier está dando sus clases en el colegio de La Salle, y yo en el polideportivo de Getaria y en el Club de Aikido Amagoia, en Donostia.

Aprovecho la ocasión para deciros que en esta nueva etapa he decidido cambiar el blog. Ésta será la última entrada del blog viejo (cuando he visto que la anterior es de hace siete años he pensado:¿qué ha pasado con todo ese tiempo?). He comprado un dominio y en cuanto se active empezaré a utilizarlo, y cambiaré el diseño del blog. Todavía estoy trabajando en eso. Etapa nueva, blog renovado.

Ondo izan.

 

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Cambio en el blog / Aldaketak blogean

Eguneratzea eta bisita / Actualización y visita

Reflexión